Ernai

Ernaik urteko dinamika politikoa aurkeztuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 10a, 12:24

"Oin daukagu Arratia aldatuteko aukerea" lelopean, aurtengo burruken plangintzea azalduko dabe Kiñu Gaztetxean, 17:30ean.

Ernaik Orain dugu aukera dinamikea aurkeztu eban urte amaieran ezker abertzalearen gazte antolakundearen hamargarren urteurrenari begira. Helburua, "herriz herri eta auzoz auzo alternatiba zehatzak" topau eta martxan ipintea da.

Holan, Arratiako Ernaik eskualdean gazte burrukearen bitartez aldaketak lortuteko dinamika propioa landuko dau: Oin daukagu Arratia aldatuteko aukerea. Hau herritarrei azalduteko egingo da aurkezpena hilaren 14an, Igorreko Kiñu Gaztetxean 17:30ean.

Arratiako Ernaiko militanteek aurreratu dabenez, uda heldu orduko, lau gai nagusi landuko dira eskualdean, hilez hile: oinarrizko produktuen garestitzea, etxebizitza eskubidea, lan baldintza duinak eta hezkuntza. Gainera, azaldu dabe, Igorren Gabonetako argiak amatetako ekintzea, argindarraren prezioaren gorakadearen kontrako ekintzea izan zala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!