errugbia

Gaztedi garaitu dabe zekorrek San Txismen

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 9a

Zapatu eguerdian jokatutako partidua 20-13 irabazi eban Arratiko Zekorrak taldeak; seigarren postuan dagoz oin, hirugarrenetik hiru puntura.

Sei partidu geratzen dira Euskal Ligako Gizonezkoen Ohorezko B Mailako ligea amaituteko eta sailkapena estutzen doa. Partidu gehienak galdu ostean, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak lortu dau sailkapenean aurrera egiteko burrukan sartutea, atzen bi partiduak irabazi ostean. Astegoien honetan Gaztedi talde gasteiztarra jaso eta garaitu dabe San Txisme zelaian, 20-13.

Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, partidu "ona" jokatu eben arratiarrek, batez be defentsan: "Gogor egin genduan defensan, eurak eraso indartsuak egiten ebezan eta; ekipo gogorra da". Halanda be, partidua galtzean hasi eben, 3-8 hogeigarren minutuan. Baina Iñigo Galleterok hiru entsegu egin ebazan lehen zatia amaitu orduko eta Mikel Gonzalez bat eraldatu. Holan, lasaiago jokatu eben bigarren zatia, aurkariek entsegu bat lortu baeben be.

Hurrengo partidua urtailaren 22an jokatuko dabe zekorrek, Zarautz/Beltzak taldearen kontra etxetik kanpo. San Txismeko hurrengo partidua barriz, Irungo Zaisa Txingudi taldearen kontra izango da, zezeileko lehen astegoienean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!