Arratia A gizonezkoak
Arratiako gizonezkoen A taldeak ezin izan deutsa bere bolada onari jarraipenik emon eta urteko lehen partidua galdu eban 2-1 domeka goizean Gallarta A taldearen kontra etxetik kanpo. Halanda be, lider jarraitzen dau Arratiak 15 jardunaldiren ostean 31 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Apurtuarte taldearen kontra hilaren 14an, 18:30ean.
Arratia B gizonezkoak
Gizonezkoen Arratia B taldeak urtailaren 8an, domekea, jokatu eban lidertzan egoan Amorebieta B taldearen kontra eta bina bardindu eban partidua. Hamabost jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Urbietako taldea 21 puntugaz. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau hilaren 15ean, arrastiko 18:00etan etxetik kanpo.
Arratia A andrazkoak
Zortzigarren jardunalditik, DUX Logroño Bri Urbietan 1-0 irabazi eutsanetik, ez dau partidurik irabazi andrazkoen Arratia A taldeak, garaipena ostera urtailaren 7an jokatutako hamalaugarren jardunaldian heldu zan, Tolosa taldeari 0-1 irabazita etxetik kanpo. Hamalau jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren dago 14 puntugaz. Datorren partidua urtailaren 14an arrastiko 17:30ean jokatuko dau Urbietan Real Sociedad B liderraren kontra.
Arratia B andrazkoak
Andrazkoen Arratia B taldeak, zapatuan, hilak 7, jokatu eban Bizkeneskak taldearen kontra Urbietan eta husna bardindu eban. Hamahiru jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia B 19 puntugaz. Datorren partidua Bizkerre C taldearen kontra jokatuko dau urtailaren 15ean, arrastiko 16:00etan etxetik kanpo.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatuan, urtailak 7, jokatu eban Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra eta bere hirugarren partidua jarraian galdu eban, 1-3. Hamabost jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua Ugao taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 15ean arrastiko 17:00etan.