Urtailaren 5ean helduko dira, urtero lez, hiru errege magoak baina kabalgatak ez ditue herri guztietan egingo. Aurtengoan Areatzan, Bedian eta Igorren baino ez dira egongo ikusgai. Arrastiz egingo dira hiru kabalgatak, 18:00etan Areatza eta Igorren, 18:30ean Bedian. Gero, umeak euren gutuna emoteko hurbildu ahalko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasarrengana.
Areatzan, Erregenetako Kabalgatea 18:00etan urtengo da Karpotik, plazarainoko bidea egingo dabe. Igorren ostera, Mandoia kalean hasi eta Kultur Etxeko aretoan amaituko da ibilbidea. Bedian, ordu erdi beranduago hasiko da eta frontoian txokolate beroa be zerbitzauko da.