Gizonezkoen Arratia klubeko talde biak itzel amaitu eben 2022a; Arratia Ak zazpi partidu jarraian irabazita eta B taldeak, bost. Lemoako Harrobik atzen partidu biak galdu ditu eta lidertzea galdu. Andrazkoei jagokonez, Arratia A taldea atzeko postuetan dago eta ez dabil denporaldi onik egiten eta Arratia B laugarren postuan dago.
Gizonekoen Arratia A eta B
Hamalau jardunaldiren ostean lidertzan dago gizonezkoen Arratia A 31 puntugaz. Datorren partidua Gallarta A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo domekan, urtailak 8, 11:30ean. Gizonezkoen Arratia B ostera, hamalau jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 20 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau Urbietan 8an, domekea, eguerdiko 13:00etan.
Andrazkoen Arratia A eta B
Hamahiru jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua jatsiera postuetan dagoan Tolosaren kontra jokatuko dau urtailaren 7an, 17:30ean, etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia B ostera hamabi jardunaldiren ostean laugarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua urtailaren 7an, zapatua jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra etxean 18:15ean.
Lemoako Harrobi
Hamalau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi atzenaldian lider eta bigarren egon ostean bosgarren postuan dago oin eta 27 puntu ditu. Datorren partidua urtailaren 7an, zapatua, jokatuko dau Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra 17:00etan.