Gabonak

Gabonzaharrak ospatuko dira hainbat herritan

Ixone Arana 2022ko abe. 30a, 11:10

Arteako Herriko Bentan, Areatzako Gaztetxean eta Diman ekintzak antolatu dabez gauerako.

Arteako Herriko Bentan gaueko 01:00etan hasiko da jaia, Gomi dj-agaz. Mozorrotuta joatea eskatuten dabe, gaueko lehenengo tragua doban lortuteko atxakia izango da. Areatzako Laminetxe Gaztetxean ostera, 01:30ean hasiko da gaua eta karaokea eta musikea egongo da. Dimako kasuan, Dimetaleroek antolatuta lehenago hasiko da jaia, 00:15ean dj Disco & Kendalls-egaz Dimako Gaztetxean. Ostean karaokea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!