Zeanuriko karrerea ume eta nagusientzat izango da. 11:00etan emongo dabe izena umeek eta jarraian nagusiek. Ostean Barauskarria egongo da.
Igorreko San Silbestreetan be umeek eta nagusiek hartu ahalko dabe parte. Goizeko 11:00etan zabalduko da izen-emotea udaletxean eta 11:30ean izango da urtekerea. Lasterketearen ostean, opariak zozketatuko dabez Igorren.
Lemoan Eneko Zamalloa Memoriala egingo dabe, Elizondo auzoan. 12:30ean umeen lasterketeari emongo jako hasikerea, 500 metroko luzeereagaz. 12:45ean hasiko dira 1.300 metro eta 4.000 metroko lasterketak.