GABONAK

Eguberritik urtebarrirako astean, aisialdirako jarduera ugari antolatu ditue eskualdean

Erredakzinoa 2022ko abenduaren 26a

Oingo astean ez dira faltauko jarduera kulturalak, urte amaierako lasterketak eta umeentzako gabonetako parkeak, oingo urteari amaierea, eta datorren urteari ondoetorria, behar dan moduan emoteko.

Akaso, pasau dan astean egindako Olentzero eta Mari Domingiri harrerak izango ziran Gabonetako programetako jardueren artean jente gehien batzean dabenak, baina Arratia eta Zeberioko udal eta alkarteen Gabonetako programen zatirik mamitsuenak oingo astean izaten dira. Izan be, oingo astean ez dira faltauko jarduera kulturalak, urte amaierako lasterketak eta umeentzako gabonetako parkeak, oingo urteari amaierea, eta datorren urteari ondoetorria, behar dan moduan emoteko. 

Arantzazu

Abenduak 28, eguaztena

11:00etatik 13:30era, jokoak, puzgarriak... frontoian. 

Abenduak 30, barikua
21:00etan, Foterie taldeagaz rock kontzertua Herriko Tabernan.

Areatza

Abenduak 26, astelehena

19:00etan, bertso-saioa Laminetxe Gaztetxean. Bertsolariak: Peio Lago, Janire Arrizabalaga eta Araitz Katarain. 

Abenduak 27, martitzema

19:00etan, El odio biolentzia poliziala eta errazakeriaren gaineko pelikulearen proiekzinoa eta ostean barriketaldia. Laminetxe Gaztetxean. 

Abenduak 28, eguaztena

18:30ean, mahai-ingurua Arratiako gaztetxeen gainean, Laminetxe, Kiñu eta Karabie Gaztetxeetako kideakaz. Laminetxe Gaztetxean. 

Abenduak 29, eguena

10:30ean, boltsak eta erropea pintetako tailerra Laminetxe Gaztetxean. 

18:00etan, Zirkugintza Zirku Antzerkiaren Oparia clown ikuskizuna udaletxeko areto nagusian.

Abenduak 30, barikua
19:30ean, Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertua. Gaia: ipuin musikalak. Areatzako Bandak antolatuta.

Abenduak 31, zapatua
11:30ean, argazkia eta bideoa Urrekoatxan. Hamaiketakoa bertan. Bakotxak gura dauan orduan, eta moduan igon ahal dau. 10:00etan, eleiz portalean igoten ez dakienentzat. Lamino Kirol Klubak antolatuta.

Artea

Abenduak 26, astelehena

Gabon Postalen Lehiaketearen erakusketea Kultur Etxean. Urtailaren 8ra arte. 

Abenduak 27, martitzena

18:00etan, Ane Piratagaz Irri, kantu eta dantza umeentzako disko festa. Herriko Bentak antolatuta. 

Abenduak 28, eguaztena
18:00etan, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Kultur Etxean.

Abenduak 29, eguena
10:00etan, GUPera urtekerea. 2007 eta 2017 urte bitartekoek udaletxean emon daikie izena
hilaren 20ra arte. 

Bedia

Abenduak 27, martitzena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako parkea frontoian.

Abenduak 29, eguena
10:00etan, Bilboko GUPera urtekerea.

Igorre

Abenduak 26, astelehena
20:15ean, Arratiako Merkatarien Elkarteak antolatuta, antzerki familiarra Oh-Pera eta horren
ostean, 6 otzararen zozketea Lasarte Aretoan.

Abenduak 28, eguaztena
17:00etan, Zinuema, zinea umeentzat, The Snow Queen Lasarte Aretoan.

Abenduak 29, eguena
Gabonetako Umeen Parkea aterpean eta kiroldegian.

Abenduak 30, barikua
20:00etan, Lagun beltz asko helduentzako antzerkia Lasarte Aretoan.

Abenduak 31, zapatua
11:30ean, San Silbestre lasterketea herritik zehar. 

Lemoa

Abenduak 27, martitzena
10:00etan, Olentzeroren etxera urtekerea HH4 eta LH2 bitarteko umeentzat eskolatik urtenda. 

19:00etan, Pintxo eta Korto Lehiaketea Karabie Gaztetxean.

Abenduak 28, eguaztena
11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Gabonetako Haur Parkea kiroldegian.

Abenduak 29, eguena
11:00etatik Got Talent ludotekan.
19:00etan, Joseba Sarrionandia Euskera, gure tribu ttipia Karabie Gaztetxean.

Abenduak 30, barikua

10:00etan, mendi urtekerea ludotekako umeek. Eskoletan. 

Abenduak 31, zapatua
12:30ean, Eneko Zamalloa Memoriala Gabonetako XI. Lasterketea, Elizondotik.

Zeanuri

Abenduak 26, astelehena
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara umeen eguna. GUP. Ibarretako frontoian;
18:30ean, Aitor Intxaurragaren Artzaintzaren naturbidea GR 282 dokumentala Arkotxan. 

Abenduak 27, martitzena
18:30ean, Juan Manuel Etxebarriaren Matriarkalismoa eta euskal mundua berbaldia Arkotxan.

Abenduak 28, eguaztena
18:30ean, umeentzako zinea Arkotxan.

Abenduak 29, eguena
18:30ean, Aritz Ganboa de Miguelen Bideak dokumentala Arkotxan.

Abenduak 30, barikua
18:30ean, Jon Urutxurturen Eleuterioren txabolea berbaldia Arkotxan.

Abenduak 31, zapatua
San Silvestre urtekerea. 

Zeberio

Abenduak 26, astelehena
12:30ean, herri kirolak: San Esteban jaiak Etxazon.

Abenduak 27, martitzena
18:30ean, Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar erakusketea Kultur Etxean. Gero,
berbaldia.

Abenduak 28, eguaztena
11:30ean, gazteentzako sukaldaritza saioa Gaztelekuan.
18:30ean, Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar erakusketea Kultur Etxean.

Abenduak 29, eguena
11:30ean, Gabonetako parkea aterpean.

12:30ean, San Tomas Zaharra.

Abenduak 30, barikua
17:00etan, eskupelota partiduak: finalak eta lagunartekoak.

Abenduak 31, zapatua
10:00etan, San Silbestre eguneko mendi urtekerea Tontorrandira. Plazan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!