BEGITU

Mila lagunetik gora gara Instagramen!

Asier Abrisketa 2022ko abe. 23a, 11:17
Otzarako edukiak, txakolin botilak faltan.

Aurten hogei urte bete doguzala-ta, 1.020. jarraitzaileak opari sorta bikaina lortuko dau: liburuak, diskoak eta Garena txakolin botila bi.

Urte eta erdiko ibilbidea dauka BEGITUk mundu digitalean. Begitu.eus webgunean edukiak sortu eta sare sozialen bitartez alkarbanatuten. Momentuz, Twitterren 333 jarraitzaile doguz, 2.316 lagun Facebooken eta Instagramen, 1.003 laguneko komunidadea sortu dogu.

Proiektu honek izan dauan harrera ona ospatu eta hogeigarren urteurrena opari eder bategaz amaituteko, otzara bat prestatu dogu, Instagramen @begitu.eus kontuaren 1.020. jarraitzaileak eroango dauana.

Hemen otzarearen edukiak:

  • Garena txakolin botila bi.
  • Kristonak taldearen Ahobetehortz diskoa.
  • Arratia Inguruko Hiztegia.
  • Alvaro Rabelli eta Jose Carlos Torreren Frantziako Dama komikia.
  • Gontzal Mendibilen Neure txiki polita diskoa.
  • The Electic Alley taldearen Apache diskoa.
  • AIKO taldearen Oinak kantuz, Bikaña eta Kobreik! diskoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!