Marmoka Films eta Bideografik Ekoizpenak ekoiztetxeen urte biko aurre-ekoizpena eta geroko filmaketak egin ostean, Aire! dokumentala amaituteko azken txanpan dago. Holan, atzen pausu honeen finanziazinoa bultzatzeko crowdfunfing kanpainea ipini dabe martxan. Abenduaren 8an aurkeztu eben dokumentalaren aurrerapena Durangoko Azokan eta aurkezpen ekitaldia aprobetxau eben finanziazino kanpainearen barri emoteko.

Laguntza ekonomikoa Verkami plataformearen bitartez egin dabe eta urtailaren erdikaldean zarratuko da proiektua diruz bultzatuteko aukerea. Ekarpenak egiteko aukera desbardinak emon ditue: 10, 20, 40, 70, 100, 500 edo 1.000 eurokoak. Bakotxagaz, sari desbardinak lortu daitekez: kredituetan agertzea, boltsak, kamisetak, estreinurako sarrerak, emonaldi pribauak eta abar.
Maiatzerako amaituta
Filma, 2023ko maiatzerako amaituta egotea espero dabe. "Prozesua luzea izan da baina esperientzia oso aberasgarria. Maurizia Aldeiturriagari buruzko oso pelikula desbardina izango da, inork espero ez dauana" azaldu deutso BEGITUri Carlos Iglesias Bideografikekoak. Maurizia bertakoa zala-ta, eskualdeak grabau dira irudietako asko: Igorre, Artea eta Zeberion. Gainera, parte-hartu daben gazteetako batzuk be badira arratiarrak.