gabonak

Hastear dago Gabon sasoia

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 19a

Olentzero eta Mari Domingi zapatuan bajatuko dira basotik; aurretik, astebarruan be badagoz jarduera kulturalak eta umeentzako hainbat ekintza.

Gabon sasoia hastear dago Arratia, Ubide eta Zeberion eta lehenengo ospakizun eguna zapatua izango da. Olentzero eta Mari Domingi gure haranetako herri guztietatik pasauko da zapatuan, umeak agurtu eta gutunak batuko ditue, gauez beharrean hasi aurretik. Astean zehar be, hainbat ekintza antolatu dira.

Arantzazura joango dira hasteko Olentzero eta Mari Domingi, 10:00etatik aurrera txistulari eta herritarrakaz egingo dabe auzoetatik birea. Lemoan barriz, 10:30ean egongo dira udaletxean baina iluntzean bueltauko dira, 19:00etan Karabie Gaztetxean. 11:30ean barriz, Diman egingo deutsee harrerea, eleizan.

Eguerdi partean ostera, 12:00etan Igorrera helduko dira Mikeletik, kalejireagaz ospatuko da Olentzero eta Mari Domingiren etorrerea. Gero, Bedian egongo dira 13:00etan, gaztaina erreakaz lagunduta.

Gainontzeko herrietan arrastiz egongo dira, Ubiden adibidez. Artean auzorik auzo abestuten eta Zeberioko aterpean, 17:00etan egongo dira. Gero, 17:30ean Areatza eta Zeanuritik pasauko dira; Areatzan kalejirea egingo da eta deiadar bategaz amaituko da, txalapartearen erritmoan. Zeanurin barriz, Ibarretako frontoian egingo da harrerea.

ASTEKO AGENDEA:

Abenduak 19, astelehena

Zeberio
  • 18:00etan, musika entzunaldia Kultur Etxean.

Abenduak 20, martitzena

Zeberio
  • Familia ginkanea.

Abenduak 21, eguaztena

Bedia
  • 17:30ean, Onditz Mendizabalek gidatutako Gabonetako Liburu-maleta Ibiltaria.
  • 19:00etan, Arratia Musika Eskolearen Gabonetako kontzertua eleizan.

Abenduak 22, eguena

Artea
  • 18:30ean, Gabon Postalen Lehiaketearen erakusketea hasten da Kultur Etxean. Urtailaren 8ra arte.
Bedia
  • Gabon jaia frontoian: Sarrerea janari pakete bat edo euro bi Senegal koopera proiekturako. 17:30ean, ateak zabaldu, erakusketeak; 18:00etan, Gimnasia erritmikoko erakustaldia, Jauziri jantza taldearen erakustaldia, Gabon Postalen Lehiaketearen sari banaketea, Gabon Zuhaitzen Lehiaketearen sari banaketea; 19:00etan, pintxoak eta edariak.
Igorre
  • 18:00etan eta 19:30ean, Arratia Musika Eskolearen Gabonetako kontzertua Lasarte Aretoan.

Abenduak 23, barikua

Dima
  • 11:00etan, komiki tailerra liburutegian.
Lemoa
  • Rockrismas Fest Karabie Gaztetxean: 19:30ean, Rockalean taldeagaz poteoa Atxetatik; 22:00etan, Old Berri Band eta Zeinke taldeen kontzertuak.
Zeanuri
  • 19:00etan, Etzanderak jantza taldearen emonaldia Ibarretako frontoian.
Zeberio
  • 17:00etatik 21:00etara, Truke azokea.
  • 17:00etan, gazteentzako urtekerea Scape room-era.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!