futbola

Gizonezkoen Arratia A lidertzan sendo

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 19a

Gizonezkoen Arratia klubeko talde biak indartsu dabiz; Arratia Ak 7 partidu jarraian irabazi dauz eta B taldeak 5. Lemoako Harrobik atzen partidu biak galdu ditu eta andrazkoei jagokonez, Arratia A taldeak galdu egin eban eta Bk irabazi.

Gizonezkoen Arratia A

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Otxarkoaga, bigarren sailkatuaren kontra, eta zazpigarren garaipena jarraian lortu eban 2-0 irabazita. Hamalau jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia A 31 puntugaz. Datorren partidua Gallarta A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urtailaren 7-8ko astegoienean.

Gizonezkoen Arratia B

Arratia Aren partiduaren ostean jokatu eban Arratia B taldeak zapatuan Etxebarri B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Arratia B taldearen hasikera eskasaren ostean bost partidu jarraian irabazi ditu. Hamalau jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia B 20 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau Urbietan urtailaren 7-8ko astegoienean. 

Andrazkoen Arratia A

Domeka eguerdian jokatu eban Arratia A taldeak Eibar B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban Urbietan. Hamahiru jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua Tolosaren kontra jokatuko dau urtailaren 7-8ko astegoienean etxetik kanpo. 

Andrazkoen Arratia B

Domeka arrastian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak Igorreko Urbieta zelaian Ariz taldearen kontra eta 3-2 irabazi eban etxeko taldeak. Hamabi jardunaldiren ostean laugarren postuan dago Arratia B taldea 21 puntugaz. Datorren partidua urte barriko lehen astegoienean jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra barriro etxean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik lidertzan dagoan Amorebieta B taldearen kontra eta Arratia Bgaz galdu ostean bere bigarren partidua jarraian galdu eban Zornotzan, 2-0. Hamalau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bosgarren postura bajatu da eta 27 puntu ditu. Datorren partidua urte barriko lehen astegoienean jokatuko dau Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!