xakea

Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da Artean

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 16a

Domekan izango da txapelketea eta Xake Bizi alkarteko kideek berbaldi bat be eskainiko dabe, 688 634 548 telefonoan edo Herriko Bentan emon daiteke izena.

Abenduaren 18an, domekea, Arratiako Xake Txapelketea egongo da jokoan Arteako Herriko Bentan, 11:00etatik aurrera. Hasteko, Xake Bizi Kirol Klub billaroztarreko kideek Xakearen introdukzioa eta bere praktikaren onurak berbaldia emongo dabe, jokalariek txapelketea motibauta hasteko. Hogei minutuko berbaldia izango da eta jarraian hasiko dira partidak.

Momentuz, hogei bat lagunek emon dabe izena eta antolatzaileek, bazkaldordurako txapelketea amaituta egotea espero dabe. Holan, partida bakotxa erlojuagaz neurtuko da, hamabost minutu gehienez. Irabazleak, "Gabon otzara eder bat" jasoko dau sari lez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!