Ikama euskal ikasleen antolakundeak "hezkuntza eredua errotik aldatutearen" alde mobilizetako deialdia egin dau abenduaren 15erako. Hego Euskal Herriko lau uriburuetan egingo dira manifestazinoak, Bilbon La Casillatik urtengo dira ikasleak 12:00etan. Arratiako Ikama be batu da burrukara eta Bilbora taldean joateko hitzordua ipini dau eguen goizerako: 10:05ean institutuko patioan.
"Errotiko aldaketa" horren helburua, "segregazino bako hezkuntza publikoa, feministea, ekologistea eta burujaubea" lortutea izan behar dala defendiduten dabe. Bide horretan, eta "hezkuntza sistemearen erreprodukzinorako tresna" dan heinean ikasleak "eraldaketarako subjektu" lez heztean eta "gure herrira egokituko dan eredu batean" sinisten dabela be azaldu dabe.