Gizonezkoak Arratia A
Eguenean, hilak 8 jokatu eban gizonezkoen lehen taldeak hamahirugarren jardunaldiko partidua Zaldua A taldearen kontra etxetik kanpo eta bere seigarren garaipena jarraian lortu eban 0-2 irabazita. Garaipen honek lidertzan jartzeko balio izan deutsa gainera. Hamahiru jardunaldiren ostean lehen postuan dago Arratia 28 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 17an arrastiko 17:30ean, Otxarkoaga A taldearen kontra.
Lemoako Harrobi eta Arratia B
Zapatu arrastian jokatu zan arratiarren arteko derbia Arlonagusia zelaian eta Igorrekoak izan ziran 3 puntuak etxera eroan ebezanak. Etxeko taldea aurreratu zan eta deskantsura bana heldu ziran, bigarren zatian ostera, Arratiako Koldo Errekagorri jokalariak bigarren gola sartu eta hiru puntuak eskuratu ebazan. Partidu amaieran talde bietako jarraitzaileak Atxeta tabernan batu ziran giro onean. “Jente asko egon da, espero zan moduan. Gu baino hobeto egon dira eta Zorionak emotea baino ez jaku geldituten” adierazo dau Lemoako Harrobi taldeko kide batek. Arratiako presidenteak ostera hau adierazo eban: “Giroa benetan ederra, atzen urteetan behintzat ez dabela holako girorik ikusi esan deuskue, tratu ona danon artean… partidua bakotxak bere taldea txalotuten amaitu da”. Hamahiru jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik lidertzea galdu dau eta bigarren postuan dago 27 puntugaz liderragaz bardinduta; Arratia B barriz harmargarren postuan dago 17 puntugaz atzen lau partiduak irabazi ostean. Lemoako Harrobik etxetik kanpo Amorebieta Bren kontra jokatuko dau hilaren 17an, 18:15ean. Arratia Bk ostera Urbietan jokatuko dau hilaren 17an 19:45ean Etxebarri B taldearen kontra.
Andrazkoak Arratia A
Joandako astegoinenean ez dau partidurik jokatu Emakumezkoen Nazional Lehenengo Mailako taldeak. Datorren partidua hilaren 18ko eguerdian, 13:15ean jokatuko dau Arratia Ak Eibar B taldearen kontra.
Andrazkoak Arratia B
Domekan, hilak 11 jokatu eban Arratia Bk Ugao talde liderraren kontra etxetik kanpo eta 6-1 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean Arratia B laugarren postuan dago 18 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau andrazkoen bigarren taldeak Ariz taldearen kontra hilaren 18an arrastiko 16:00etan.