Katalogoa.eus

Euskerazko produktuen Katalogoagaz bat egin dabe Dima eta Zeberioko Udalek

Asier Abrisketa 2022ko abe. 7a, 17:50

Euskal Herriko beste 200 udalegaz egin da aurten be Katalogoa.eus, etxeko ume eta gazteentzako euskerazko liburu, jostailu eta eduki ugari batzean dituana.

Euskerazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean Nafarroako udal gitxi batzuek abiatutako ekimena da eta gaur, 115 toki-entidadek eta 200 udaletik gora hartzean dabe parte; Dimako eta Zeberioko Udala tartean. Katalogoa, udaletxeetan zein webgunean eskuratu daiteke.

Katalogoak 0 eta 12 zein 12 eta 16 urte bitarteko produktuak eskaintzen dauz, Gabonetan oparituteko modukoak: aldizkariak, musikea, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Bertan ez da ezer zuzenean saltzean, baina gitxi gora-beherako prezioa eta non erosi azaltzen dauz; webgunean berbarako, erosketa puntuetara joateko loturak eskaintzen dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!