Berbalagun

Martxan dago Berbalagunen II. Mikroipuin Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko abe. 7a, 11:30

Arratiako Berbalagun dinamikeak aurten be antolatu dau Mikroipuin Lehiaketea. Bigarren edizino honetan, gazte eta helduen kategoriak bereiziko ditue; hamasei urteak dira mugea. Gaia librea da, baina mikroipuin izateko, 50 eta 100 berba bitartean izan behar dauz lanak. Berbalaguneko ordezkari batek eta Kubulu Euskaltegiko beste batek osotuko dabe epaimahaia.

Lan proposamenak urtailaren 7ra arte bialdu daitekez arratiaberba@gmail.com helbide elektronikora. Igaz 27 lan aurkeztu ziran eta 3 izan ziran sarituak: Maite Artaberen Arantxaren proiektua; Manex Bernalesen Blaitu euskaraz! eta Edurne Villanuevaren izenburu bako ipuina.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!