Durangoko azoka

Durangoko Azokatik bueltatzeko autobusa ipiniko dau Mankomunitateak

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 5a

Lemoako tren estazinotik, autobusak Arratiako herri guztietara eroango dauz gazteak zapatu gauean.

Abenduaren 7tik 11ra egingo da Durangoko Azokearen 57. edizinoa eta gauez jente gehien espero dan egunean, hilaren 10ean, Arratiako Udalen Mankomunitateak gazteak euren herrietara eroateko autobus zerbitzua ipini dau. Autobusa ez da Durangotik urtengo, Lemoako tren estazinoan egongo da gaueko trenak itxaroten eta Arratiako udalerri guztietara joango da birritan: goizeko 03:00retan eta 05:00etan.

Udako jaietako autobus zerbitzuaren jarraipen modura aurkeztu dau Mankomunitateak zerbitzua, uda sasoian "harrera bikaina eukiten dauala" gehituta. Holan, jaietan lez, Durangoko Azokako jarduera eta kontzertuetan parte hartu ostean, gazteak etxera modu seguruan bueltau ahalko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!