hondakinak

Igorre eta Lemoako zabortegiak handituteko baimena emon dau Jaurlaritzeak

Asier Abrisketa 2022ko abe. 5a, 12:01
argazkia: Gotzon Almaraz // Binke.eus

Tapia Legearen bidez handituko da zabortegien edukierea eta herri bietako alkateek eskatu ditue proiektuaren gaineko azalpenak.

Zemendi erdikaldean ezetu zan Bizkaiko hiru zabortegi handitu eta Artxandakoa barriro martxan ipinteko baimena emon ebala Eusko Jaurlaritzeak. Horreetako bi dira Igorreko zabortegia eta Bistibietakoa (Lemoa). Illart Gumuzio eta Saioa Elejabarrieta alkateek prensaren bidez izan eben honen barri eta Ekonomiaren Garapenerako, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Sailera eskutitza bialdu dabe, informazino eskean.

"Ez dogu euki notifikazinorik eta bialdu dot eskutitz bat Eusko Jaurlaritzara esanez, egia bada prensan agertzen dana, horren proiektua eskatzen dogula" azaldu deutso begituri Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.

Baimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu dau Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau. Pasau dan urtean, maiatzean, Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea egin eban FCC enpreseak baina Lemoako Udalak atzera bota eban eskakizuna. Baina, 2021eko abenduaren 9ko Legeagaz, Tapia Legea moduan ezetuten danagaz, udalerrien planen gainetik ebazte ahalmena dauka Jaurlaritzeak.

"Bagenkian zabortegietako enpresek zabortegiak handituteko asmoa eukiela, baina ez Eusko Jaurlaritzeak hori baimenduko ebanik. Gutuna bialdu dogu bilerea eskatuten Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailera, ea ze terminotan handituko dan jakiteko. Irekia Jaurlaritzako webgunean aitatuten da Igorrekoan fibrozementoa, hau da amiantoa sartuko dala. Horreek zehaztasun guztiak jakin gura doguz, jakiteko Igorren zer dan egin gura dabena" dino Igorreko alkateak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!