Gizonezkoak Arratia A
Zapatu arrastian jokatu eban etxean Arratia A taldeak Basurto A taldearen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Arratia 25 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 8an, eguena, arrastiko 19:15ean etxetik kanpo Zaldua A taldearen kontra.
Gizonezkoak Arratia B
Zapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen bigarren taldeak Urbietan eta hirugarren jarraiko garaipena lortu eban. 2-0 irabazi eban Artibai taldearen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean Arratia Bk 14 puntu ditu eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua Lemoan jokatuko dau Lemoako Harrobiren kontra, hilaren 10ean arrastiko 17:00etan.
Andrazkoak Arratia A
Zapatu arrastian jokatu eban andrazkoen lehen taldeak etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. Hamabi jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia 11 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Eibar B taldearen kontra, hilaren 17-18ko astegoienean.
Andrazkoak Arratia B
Zapatu eguerdian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak Urbietan eta bana bardindu eban Mungia taldearen kontra. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia B 18 puntugaz. Datorren partidua Ugao liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 11n, arrastiko 16:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Etxebarri B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Hamabi jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi lidertzan dago 27 puntugaz. Datorren partiduan derbia arratiarra jokatuko da Lemoako Harrobik Arratia Bren jokatuko dau eta hilaren 10ean, arrastiko 17:00etan Arlonagusian.