demografiaren bilakaerea

Oin dala 20 urte baino 2.019 lagun gehiago bizi dira Arratian

Bea Azpiri 2022ko abe. 2a, 14:25
Lemoan 839 biztanle gehiago bizi dira.

Atzen 20 urteotan, Hego Euskal Herriko biztanleria %8,3 handitu da eta 2001ean baino jente gehiago bizi gara oin Hego Euskal Herrian. Baita Arratian be: 2001ean, 12.023 lagun bizi ziran eskualdean eta 2021ean 14.132 biztanle. Hego Euskal Herria baino 6 puntu gehiago hazi da Arratia, populazinoaren %14,3 hain zuzen. 

Herri guztiak hazi dira, Ubide izan ezik. Biztanle kopuruari jagokonean, gehien hazi dana Lemoa da, 2021ean 2001ean baino 839 lagun gehiago bizi ziran eta, 2.692 biztanletik 3.531era pasau ziran, %31ko hazkundea. Ehunekoetan baina, gehien hazi dana Arantzazu izan da %43ko hazkundea izan dau eta; 2001ean, 291 lagun bizi ziran Arantzazun eta hogei urte beranduago 417.

Arantzazu eta Lemoaz gainera, ehunekotan, Hego Euskal Herriko batazbesteko hazkundea baino handiagoa izan dabe Dimak (%30), Areatzak (%20), Arteak (%17) eta Igorrek (%10). Zeanuri barriz, %1 hazi da eta Ubiden, oin dala 20 urte baino biztanle bat gitxiago dago egun eta %-2ko hazkundeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!