txirrindularitzea

Peio Leginak irabazi dau umeen kategoriako ziklo-kroseko Bizkaiko Txapelketea

Bea Azpiri 2022ko aza. 30a, 10:30
Aretx Tellaetxe eta Peio Legina.

Igorreztarra lider modura helduko da Igorren, abenduaren 10ean, jokatuko dan Txiki Kopako atzen lasterketara.

Arratiako Ziklista Elkarteko Peio Leginak irabazi eban zemendiaren 26an Abadiñon jokatutako lasterketea eta horrezaz gainera umeen kategoriako Bizkaiko Kopa. Hori dala-ta, Txiki Kopako sailkepeneko lider da, Txiki Kopa amaituteko lasterketa bakarra falta danean, abenduaren 10ean Igorren jokatuko dana. Atzen lasterketan lehia handia egongo da, Legina bigarrenagaz puntuetan bardinduta dago, eta hirugarrenagaz daukan aldea puntu bakarrekoa da.

AZE eskolako beste txirrindulari batzuk be oso ondo sailkatuta dagoz. Umeen kategorian, 2009 eta 2010ean jaiotakoak lehiatzen dira. Leginak irabazi arren, kontuan izaten da 2010eko nor heltzean dan mugara lehenengoa eta ha be Arratia Zikista Eskolako txirrindularia izan zan, Aretx Tellaetxe, hain zuzen be. Kimu kategoriako lehena Zeberioko Oihan Rekakoetxea izan zan.

Ugandarako bizikletak

Ugandako zortzi eskolatako irakasleei eroateko bizikletak dabil jasoten Saluganda alkarteak. Bizikleta bat emon gura ezkero, 652 745 062 telefonora deitu behar da.

Alkarteak Ugandako nekazal eremuko eskolei lagunduteko proiektu bat dauka. Zortzi eskola eta 3.000 ume baino gehiagori lagunduten deutsee. Bizikletak irakasleei eskolen arteko desplazamentu luzeetan lagunduteko dira. Nagusientzako bizikletak behar dira. Proiektu honetan Alberto Contador fundazinoagaz alkarlanean dabiz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!