errugbia

17-10 galdu dabe zekorrek Nerbioi UBR taldearen kontra

Asier Abrisketa 2022ko aza. 29a, 10:47

Ligako lehen bueltako atzen partidua abenduaren 10ean jokatuko dabe San Txismen, Bera Bera taldearen kontra.

Zapatuan jokatu zan Rekalden Nerbioi UBR eta Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldearen arteko liga partidua eta markagailuak 17-10 egin eban, etxekoen alde. Holan, Rekaldekoak Euskal Ligako Ohorezko B mailako sailkapeneko hirugarrenak dira eta arratiarrak, atzenurren postuan, zazpigarren.

Zekorrek bide onetik hasi eben partidua. Lehen zatian, Andoni Lucasen zigor kolpeari, Zumel Iturrateren entseguari eta Lucasek sartutako entsegu osteko kolpeari esker 0-10 ipini zan markagilua arratiarren alde. Halanda be, atzen partiduetan ohikoa danez bigarren zatian aurkariek aurrea hartu eben eta 60. minuturako aurretik egoazan; 70. minutuko entseguagaz lortu eben 17-10 aurreratu eta partidua irabaztea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!