futbola

Jarraiko laugarren jardunaldia irabazi dau gizonezkoen Arratia Ak

Iñigo Irua 2022ko aza. 28a, 11:27

Gizonezkoen Arratia A eta Bk irabazi, andrazkoen Arratia Bk bardindu eta andrazkoen Arratia Ak zein Lemoako Harrobik galdu egin ditue astegoieneko partiduak.

Domeka goizean jokatu eban gizonezkoen Arratia Ak Morazako lehen taldearen kontra eta huts bi irabazi eban. Lau jardunaldi jarraian daroaz Arratia Ak irabazten eta hori baliatuta sailkapeneko bigarren postuan dago, 22 puntugaz  hamaika jardunaldiren ostean. Datorren partidua hilaren 3an jokatuko dau Urbietan, arrastiko 18:00etan, Basurto A taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia Bk, partidu bi irabazi ditu jarraian. Zapatuan 1-2 irabazi eban Ermua A taldearen kontra. Ligearen hasikera txar baten ostean atzen partidu bietan lortutako sei puntu honeek arnas apur bat emoten deutsee. Hamaika jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua hilaren 3an jokatuko dau Urbietan, arrastiko 15:45ean, Artibai taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban bigarren postuan dagoan Añorga taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean 11 puntugaz hamabigarren postuan dago Arratia A. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau abenduaren 3an, 15:30ean Oiartzun taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia B taldeak ostera, domeka eguerdian jokatu eban Adiskideak taldearen kontra etxetik kanpo eta bana bardindu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia B hirugarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Mungia taldearen kontra, abenduaren 3an eguerdiko 13:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Artibai taldearen kontra eta ligako lehen partidua galdu eban 4 eta 1eko emaitzeagaz, gainera lidertzea be galdu dau. Hamaika jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 24 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Etxebarri B  taldearen kontra, abenduaren 3an arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!