Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatuta, azoka bi egongo dira asteon eskualdean. Lehenengoa hilaren 26an izango da Igorren, Garbeko aparkalekuan hain zuzen be. 10:00etatik 14:00etara, nekazarien produktuak egongo dira salgai, eta batzuk dastatzeko aukerea be egongo da.
Zeberion barriz, hilaren 27an izango da artisau eta nekazarien merkadua, frontoi ondoko aterpean 10:30etik 14:30era. Azoka bietan egiten dan erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.