UEMA

Bertan behera gelditu da Gazteok Arnas Eguna

Asier Abrisketa 2022ko aza. 24a, 11:08
Larrabetzu.

Larrabetzun egin behar zan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gazteen jaialdia antolatzaileen ebatziz gelditu da bertan behera.

Zemendiaren 26ean, zapatua, Larrabetzun ospatu behar zan Gazteok Arnas Eguna UEMAko gazteentzako euskera jardunaldia. Halanda be, antolatzaileek azaldu dabe "atzen orduko gorabeherengaitik" bertan behera gelditu dala jaialdia eta "negua eta eguraldi txarra datozenez", ez dala epe laburrean barriro antolatzea aurreikusten.

Bertaratzeko Artea, Dima eta Igorretik autobusa antolatuta be egon da eta Larrabetzun, egun osorako programazinoa izan dabe prestatuta: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, perkusino taldea eta kontzertuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!