errugbia

Liderren kontra, atzen momentura arte eutsi dabe zekorrek

Asier Abrisketa 2022ko aza. 21a, 17:20

Iruña taldea izan dabe aurrez-aurre San Txismen eta atzen minutuetara bardinduta heldu ziran arren, 19-22 galdu eben partidua.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Iruña Rugby Clubeko jokalariak jaso ditue San Txismen astegoienean. Liderren eta sailkapeneko atzenengoen arteko partidua izan da, baina Iruñakoek ez eben garaipen errazik lortu. Markagailuak 19-22 egin eban nafarren alde, baina arratiarrek eskura izan eben garaipena.

Atzen minutuetan 19-19 egoan bardinduta partidua eta zekorrek zigor golpe bat izan eben alde, baina ez eben sartutea lortu. Jarraian, 80. minutua pasauta Iruñakoek kontraerasoa bota eta euren alde lortu eben zigor golpea. Hau sartuta lortu eben aurrea hartutea eta denporea amaituta, eurentzako izan ziran puntuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!