futbola

Ermuari irabazita lidertzea berreskuratu dau Lemoako Harrobik

Iñigo Irua 2022ko aza. 21a, 11:46

Urbietako talde guztiek be lortu ditue puntuak; gizonezkoen A eta B taldeek zein andrazkoen Arratia Bk irabazi eta andrazkoen A taldeak bardindu egin dau.

Zapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen Arratia Ak Gatikaren aurka, 3-0 irabazi eben etxekoek. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago taldea 19 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Moraza A taldearen kontra hilaren 27an goizeko 11:30ean.

Arratia Bk be zapatuan jokatu eban eta oingoan bai, lortu ditue hiru puntuak; Solokoetxeren kontra bat huts irabazita. Hamar jardunaldiren ostean jatsiera postuetatik atera da eta ligako bigarren garaipenaren ostean, zortzi puntugaz hamabosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 18:30ean.

Zapatuan andrazkoen Arratia A taldea Aurrera de Vitoria taldearen kontra lehiatu zan eta bina bardinduta amaitu zan partidua. Hamar jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua barriro jokatuko dau etxean Añorga taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 17:15ean.

Andrazkoen Arratia Bk ostera, 4-3 irabazi eban Basauriko Kimuak taldearen kontra. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dagoz arratiarrak hamasei puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik Ermuako lehen taldea izan dau aurrez-aurre Arlonagusian eta 1-0 irabazita, lidertzea berreskuratu dau. Hamar jardunaldiren ostean 24 puntu ditue lemoaztarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 26an arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!