Euskaraldia

Bihar hasiko da Euskaraldia!

Asier Abrisketa 2022ko aza. 17a, 12:13

Hilaren 18an, Euskaraldiari ondo etorria emoteko ekitaldi eta jaiak antolatu ditue Aretzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin.

Zemendiaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatutea bilatzen dauan ariketa sozial masiboa. Hasikeratik arrakastatsua izan eta euskerearen erabilerea bultzatu dagian, eskualdeko herrietan hainbat jarduera prestatu ditue bariku arrastirako.

Areatzan, 17:00etan hasiko dira plazan ahobizi eta belarriprest txapak banatuten. Bakotxak bere txapa ipinita, argazki herrikoia aterako dabe 18:00etan, ostean jatekoa egongo da bertaratutakoentzat eta gero, Eingo eskolako trikitilariek gidatuko dabe herritik kalejirea.

Artean ostera, 19:00etan Euskaraldiko pankartea udaletxeko balkoian eskegi eta kalejirea egingo da herritik; trikitilari, pandero-jole eta saxofoi-joleakaz.

Diman be 19:00etan egingo da Euskaraldiko hasikera ekitaldia, frontoi txikian. Bertan argazki herrikoia atera eta Eingo taldearen musikeagaz egingo dabe poteoa herriko tabernetatik.

Igorren barriz, Kultur Etxe aurrekaldean batuko da jentea, Euskaraldiko abestiagaz koreografia kolektiboa egin eta jantzatzeko. Gero, batukadea egongo da, 19:00etatik 21:00etara.

Lemoan, kirol jardunaldietako pelota partiduak jokatuko dira arrastian eta honeen artean, 19:45 inguruan egingo da hasikera ekitaldia. Manifestu bat irakurri, "kultur pilula" bat eta txapak ipinteko ekintzak egingo dira ekitaldian.

Zeanurin ostera, ekitaldia jai oso bat izango da. 18:00etan manifestua irakurri eta argazki herrikoia atera ostean bertso-saioa, euskal jantzen erakustaldia, txistulariak eta danentzako txorizo eta urdaia egongo dira plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!