Zemendiaren 25a Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna da eta Arratiako mobimendu feministak, andrek eta erakundeek kaleak hartuko ditue indarkeria bako eta bildurrez libre diran bizitzak aldarrikatzeko. Arratia mailako manifestazinoa, "antolakuntza feministaz beldurra irauli" lemapean urtengo da Igorren, 20:00etan.
Manifestazino ostean, Las Tesis txiletarren abesti mitikoagaz, Botxatzailea nor da? Zu! , performancea egingo da eta parte-hartzea handia izan daiten, entsegatzeko saioak antolatu dira. Lehena hilaren 12an egin zan eta hurrengoak bihar, hilak 18, eta martitzenean, hilak 25, egingo dira Arteako eskolako kiroldegian, 18:00etan.
Botxatzailea nor da? Zu!
Patriarkatua juez 
Epaitzen gaituna sortzez 
Ta gure zigorra 
Bortxa, nahiz ikusi nahi ez. 
Patriarkatua juez 
Epaitzen gaituna sortzez 
Ta gure zigorra 
Bortxa, ikus liteke errez 
Feminizidioa 
Zigorgabe ni hiltzen nauena 
Desagertzen gaituzte 
Ta bortxatzen gaituzte 
Ta errua ez zen nirea, 
ez non nengoen, 
ez nire janzkera (4) 
Bortxatzailea nor zen? Zu! 
Bortxatzailea nor da? Zu! 
Txakurrak dira 
Epaileak 
Estatua 
Presidentea 
Estatu zapaltzailea 
Harro ta bortxatzailea 
Estatu zapaltzailea 
Arra ta bortxatzailea 
Bortxatzailea nor zen? Zu! 
Bortxatzailea nor da? Zu! 
Duerme tranquila niña inocente, 
sin preocuparte del bandolero, 
que por tus sueños dulce y sonriente 
vela tu amante carabinero. 
Bortxatzailea nor da? Zu! 
Bortxatzailea nor da? Zu! 
Bortxatzailea nor da? Zu! 
Bortxatzailea nor da? Zu!
