dirulaguntzea

Arratian enpresaren bat sortu daben gazteek dirulaguntzak eskatu daikiez

Bea Azpiri 2022ko aza. 15a, 17:20

Atzen urte bietan eskualdean enpresa bat sortu daben 18 eta 35 urte bitartekoek eskatu ahalko dabe mankomunidadearen laguntzea.

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta Bizkaiko Foru Aldundiak 15.000 euroko hornidurea daukiezan dirulaguntzak iragarri ditue 2020ko urri lehenengoaren 15etik eta 2022ko urri lehenengoaren 14ra bitartean, eskualdean enpresa bateri alta emon deutseen 18 eta 35 bitarteko gazteentzat. Helburua, gazte ekintzaileei laguntzea da Arratiako eskualdean jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrerea bultzatzen daben enpresak sortzean. 

Dirulaguntza eskaerak abenduaren 9ra arte aurkeztu daitekez gazteria.arratia@bizkaia.org posta elektronikoaren bidez, edota Mankomunidadearen dokumentazino sarrerearen Erregistro Orokorrean. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira jokoagaz, tabernakaz edo antzekoakaz lotutako jarduerak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!