Lehiaketea

Meteo Arratia Facebook kontuak argazki lehiaketea ipini dau martxan

Bea Azpiri 2022ko aza. 15a, 11:17

Abenduaren 12ra arte bialdu daitekez Euskal Herriko argazkiak, Meteo Arratia Argazki Lehiaketan parte hartzeako.

Abenduaren 12ra arte heltzean diran argazkietatik, onenak Euskal Herriko produktuen otzaratxo bat izango dau saritzat. Argazkiok Messengerren bidez bialdu behar dira. Horretarako, Facebooken Meteo Arratia kontuari jarraitu, Messenger aplikazinoa jeitsi eta horren bidez bialdu behar dira argazkiok. Parte-hartzaile bakotxak gehienez 3 argazki bialdu ahal ditu.

Meteo Arratia Facebook kontua, Arantzazuko Mikel Ugarrizak sortu eban metereologia eta argazkia zaletasunak buztartzeko asmoagaz. ”Gaztetatik meteorologian eta argazkigintzan afizionaua nazanez, asko gustetan jata jenteari informetea eta nik egiten dodazan edukiakaz disfrutetea. Meteo Arratia nire hobby nagusietako bat da, denpora asko emoten dot edukiak erderatik euskerara itzultzen eta nire jarraitzaileakaz partekatzen”, azaldu deutso Ugarrizak BEGITUri.

Egunero Arratiarako eguraldiaren iragarpena, argazkiak, bideoak, jarraitzaileen argazkiakaz egindako hileroko portadea, edurra egiten dauenean portuen atzen orduko egoerearen informazinoa eta bailarako alerta meteorologikoak jakinarazotea dira Meteo Arratia kontura Ugarrizak igoten dituan edukiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!