futbola

Gizonezkoen Arratia A eta andrazkoen Arratia B izan dira jardunaldiko irabazleak

Iñigo Irua 2022ko aza. 14a, 11:15

Gizonezkoen Arratia Bk eta andrazkoen Arratia Ak galdu, eta Lemoako Harrobik bina bardindu dau.

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Gernika B taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia A bosgarren dago 16 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 17:45ean, Gatika taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia Bk ostera, zapatu goizean jokatu eban Gernika Sporting A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia B jatsiera postuetan dago 5 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 20:00etan, Solokoetxe A taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Mulier taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia A hamaikagarren postuan dago 10 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 15:30ean, atzen postuan dagoan Aurrera Vitoria taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia Bk barriz, zapatu arrastian jokatu eban Elorrio taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia B bosgarren postuan dago 13 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 20an 13:30ean, Basauriko Kimuak B taldearen kontra.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban Solokoetxe A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzea galdu dau eta hirugarren postuan dago Lemoako taldea 21 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau, hilaren 19an 16:00etan, Ermua A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!