pobreziaren kontrako eguna

Arratiako Caritasek jaialdia antolatu dau zapaturako

Bea Azpiri 2022ko aza. 11a, 09:31
Auzobizi programako gazteak // Caritas.

"Pobreekin pobre" lemapean, musikea, antzerkia, animazinoa, jantzaldiak eta txokolatea egongo dira Lemoako kiroldegian; batutako dirua Auzobizirentzako izango da.

Frantzisko eleiza buruak sortutako pobreziaren kontrako egunaren harira, Arratiako Caritasek jaialdia antolatu dau Lemoako kiroldegian. Hasteko, eguerdian Arratiako eleiza eta ermitetan kanpaiak joko dita eta arrastian izango da jaialdia. 18:00etan hasita, "Pobreekin pobre" lemapean, musikea, antzerkia, animazinoa, jantzaldiak eta txokolatea egongo dira besteak beste, hurreratzen diranentzat. 

Batutako dirua, Caritasen Auzobizi Bizkaia gazte migratzaileen inklusinorako lan egiten dauan proiekturako izango da. Auzobizik, kale egoeran dagozan gazte migratzaileei etxea eta ikasketak eskaintzen deutsez. Lemoako merkatariek emondako hamar bat loteren zozketaren txartelen salmentatik bilduko da dirua. Aurtengoa, Arratiako Caritasek antolatutako seigarren sensibilizazino eta topaketa jardunaldia da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!