tokikom

TOKIKOM Sarien finalisten artean dago BEGITU!

Asier Abrisketa 2022ko aza. 10a, 10:48

Bihar banatuko ditu sariok euskerazko tokiko 76 komunikabide batzean dituan sareak, hamargarren urteurreneko ekitaldian.

TOKIKOM euskerazko toki komunikabide gehienak batzean dauzan sarea da eta hamar urte bete dauz aurten. Hamarkadea ospatuteko, Arantzazuko Santutegi alboko ArantzazuLAB aretoan ekitaldi berezia egingo da bihar, hilak 11, eta bertan egongo da BEGITU be. BEGITU da TOKIKOMeko atzen bazkidea eta halanda be, epaimahaiak komunikabide arratiarra finalisten artean kokatu dau. Izan be, normalean kazetaritza lanak sarituten dira arren, oingoan komunikazino proiektu osoak sarituko dira.

Horrezaz gain, hamarka honen errepasoa egiteko 10 urte, 10 ahots dokumentala estreinauko da ekitaldian, gero BEGITUren webgunean be ikusgai egongo dana. TOKIKOMeko hamar komunikabideren esperientziak jasoten ditu dokumentalak, BEGITUko Asier Abrisketa eta Bea Azpiri kazetarienak barne.

76 komunikabide

Gaur-gaurkoz, 28 bazkidek osatzen dabe TOKIKOM, guztira 74 hedabide kudeatzen dabezanak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Guztira, 240 langilek dihardute taldeko komunikabideetan, %58 emakumezkoak, eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara ailegetan dira. Gaur-gaurkoz, TOKIKOM taldeko edizino digitalen trafikoa euskarazko medio ez-publikoak batzean dituan Hekimen alkarteko guztien %63 da.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!