manifestazinoa

Arratiako EH Bildu hilaren 12an Bilbon egingo dan manifestazinorako deialdira batu da

Asier Abrisketa 2022ko aza. 8a, 17:22
Arratiako EH Bilduko alkateak manifestazinorako deialdia egiten.

Abante! lelopean, elite ekonomikoek sortutako "ekaitzari aurre egin behar bajako, ezkerretik eta burujaubetzatik" izango dala aldarrikatuko dabe zapatu arrastian.

EH Bilduk deituta, zemendiaren 12an Bilboko La Casillatik 17:30ean urtengo da Abante! lelopeko manifestazinoa. Mobilizazino hau, egungo krisi garaiari aurre egiteko erantzun bat da, eta "bizi dogun egoerearen aurrean, soluzinoak egon badagozala" aldarrikatu eta urtenbidea "Euskal Olatua martxan" egotea dala erakusteko: "Badaukagu txalupa sendoa eta iparrorratz argia be. Ekaitzari aurre egingo bajako, ezkerretik eta burujaubetzatik izango dalako".

Egoera hau, kasualidadea ez dala defendatzen dau EH Bilduk eta arduradun nagusiak, "elite ekonomiko batzuk" dirala: "Sistema kapitalista basati batek ekarri gaitu egoera honetara, eta planeteak jada, ezin deutsa erritmo honeri eutsi. Elite ekonomiko batzuen mesedetan hartutako erabakiek ekarri gaitue egoera honetara: bankuak, elektrikak, multinazionalak... eta eurek inozko irabazi handienak pilatzen dabezan bitartean, negurako prestau gaitezala esaten deuskue, jakitun milaka familiek ezingo deutseela eten barik eta era basatian gora doazen prezioen erritmoari eutsi".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!