bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketatik kanpo geratu da talde arratiarra

Asier Abrisketa 2022ko aza. 8a, 12:00

Markina-Xemeinen jokatu zan atzo Lea-Artibai eta Arratiako taldeen arteko kanporaketea eta etxekoek lortu ebezan puntu gehien.

Atzo, hilak 7, emon jakon hasikerea Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketeari Markina-Xemeingo Plazaberripe aretoan. Lea-Artibai eta Arratia taldeak egon ziran aurrez-aurre baina arratiarrek ez dabe lortu aurrera egitea. Beraz, Lea-Artibai taldeak izango dau hilaren 21ean Zornotzan jokatuko dan lehen finalaurrekoan parte-hartzeako aukerea.

Arratiako taldearen ordezkariak sei izan dira guztira, baina ez dira danak arratiarrak izan; Igor Galarza abadinarra berbarako. Maindi Estiballes, Joane Bilbao eta Aner Zuluaga hamazortzi urtetik azpikoak eta Araitz Katarain, Irune Basagoiti eta Igor Galarza hogeta sei urte artera artekoak izan dira ordezkariak. Saioa Etxahun Lekuek aurkeztu eban eta Miriam Juaristi, Jone Antsotegik eta Beñat Romerok osotu eben epaimahaia. Idazkari lanetan barriz, Ander Elortegi eta Ione Narbaiza egon ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!