errugbia

26-20 galdu dabe zekorrek La Unica taldearen kontra

Asier Abrisketa 2022ko aza. 8a, 11:04

Datorren partidua San Txismen jokatuko da hilaren 19an, Iruña Rugby Club taldearen kontra.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea zapatuan lehiatu zan Iruñan La Unica taldearen kontra eta 26-20 amaitu zan iruindarren kontrako partidua. La Unica zekorren lehiakide zuzena da, iruindarrak atzenaurreko eta zekorrak atzen doaz-ta sailkapenean. Halanda be, kontuan hartzeakoa da zekorrek partidu bat gitxiago jokatu dabela eta puntu bakarreko aldea dagoala talde bien artean.

Zekorrek adierazo dabenez, "partidu gogorra" izan zan Iruñakoa. Aurkariek zekorren akats puntualak izan zirala-ta lortu ebezan entseguak: "Lehenengo zatia polito jokatu genduan, bigarren zatian zikindu zan partidua". Holan, pozik agertu dira egindako lanagaz. Arratiarren aldeko puntuak Iñaki Luengok, Egoitz Garmendiak eta Zumel Iturratek lortu ebezan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!