futbola

Lehen postua eskuratu dau Lemoako Harrobik

Asier Abrisketa 2022ko aza. 7a, 11:21

Arratiar talde guztiek lortu dabez hiru puntuak atzen jardunaldian, gizonezkoen Arratia Bk izan ezik; honeek bana bardindu dabe Loiu Aren kontra.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu iluntzean jokatu eban partidua Urbietan Sondika Aren kontra eta 2-0 gailendu ziran arratiarrak. Holan, zortzi jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia, hamahiru puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, Gernikako bigarren taldearen auka hilaren 13an, 17:30ean.

Arratia Bk barriz, domekan jokatu eban Urbietan eta bana bardinduta amaitu zan Loiu A taldearen kontrako partidua. Zortzi jardunaldiren ostean jatsiera postuetan segiduten dau Arratiak bost puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Gernika Sporting A  taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:30ean.

Andrazkoen Arratia Ak ostera zapatu arrastian jokatu eban eta 1-0 irabazi eban Dux Logroño B taldearen kontra. Hamaikagarren postuan dago sailkapenean, zortzi jardunaldiren ostean hamar puntu lortuta. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mulier taldearen kontra hilaren 13an, 11:30ean.

Andrazkoen Arratia Bk zapatu gauean jokatu eban eta Pauldarreak B taldeari 4-2 irabazi eutsan. Sei jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia B, hamar puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, Elorrio taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 16:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi liderraren aurka lehiatu da atzen jardunaldian, Gernika Sporting hain zuzen be, eta 4-2 irabazi ostean, lidergoa eskuratzea lortu dau talde lemoaztarrak hogei puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Solokoetxe A taldearen kontra hilaren 12an, 17:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!