Basoa

Aita Mari erreskate barkuko tripulazinoa Arratian izango da astebetez

Asier Abrisketa 2022ko aza. 5a, 18:08

Basoagaz alkarlanean, eragile eta ikasleakaz batu, Mediterraneoaren egoerea kontau, dokumental bat proiektau eta alkartasun festa bat egingo dabez.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) bolondres alkartearen Aita Mari barkua Mediterraneoan izaten da, Afrikatik Europara itsasotik heltzean saiatuten diran etorkinak erreskatatzen. Behin lurreratuta, Basoa moduko lekuetan egiten jakie harrerea. Beraz, behar-beharrezkoa da salbamentu eta harrerarako erakundeen arteko alkarlana eta horretan dabiz Aita Mari eta Basoa Defendatzaileen Etxea. Ez da Aita Mari tripulazinoa Arratiara datorren lehen aldia, abuztuan be hartu eben deskantsua Basoan baina oingoan, harago joan eta aste osorako programazinoa antolatu da.

Zemendiak 7, astelehena

Astelehenean Basoara konbidau ditue Arratiako eragileak, Aita Mariko bolondresakaz kontaktu zuzena izateko. Hitzordua 19:00etan da, Bildosolako Basoa etxean.

Zemendiak 8, martitzena

Martitzenean ostera, hitzordua zarratua da. Izan be, Arratia BHIko ikasleakaz berbetan egongo dira Aita Mariko kideak goizez Lasarte Aretoan.

Zemendiak 9, eguaztena

Eguaztenean bai, edonor hurbildu ahalko da Lasarte Aretora 19:00etan. Bertan, Unax Blancok zuzendutako Zuk dokumentala proiektauko da. 2017 urteko "krisis migratorioan" euskal boluntario taldeek egindako lana kontetan dau dokumentalak, lau istorio paralelo batuta.

Zemendiak 11, barikua

Barikuan Aita Mariko tripulazinoa Lemoako Karabie Gaztetxera mobiduko da. Bertan, Mediterraneoan, tragediaren lekukoak berbaldia eskainiko dabe 19:00etatik aurrera.

Zemendiak 13, domekea

Topaketeari amaierea emoteko, domekan alkartasun jaialdia egingo da Arteako plazan, 11:00etatik aurrera. Munduko janariak dastatzeko aukerea, tailerrak eta musikea egongo dira eta gainera, Aita Marik beharrean jarraitu ahal izateko miliak erosi ahalko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!