korrika

Ane Elordi izentau dabe Korrikaren koordinatzaile barria

Asier Abrisketa 2022ko aza. 4a, 11:20
Asier Amondo, Ane Elordiri lekukoa pasetan//AEK.

Zornotzarrak 2015eko urtailetik egiten dau behar AEK-ko Igorreko Kubulu Euskaltegian.

AEK-k euskerearen aldeko ekimen nagusiaren, Korrikaren, koordinatzalea barriztu dauala jakinarazo dau. Asier Amondok ia hamar urtez egindako lanaren ostean, Ane Elordi zornotzarrak hartuko dau lekukoa oindik aurrera. Kazetaritzan lizentziatua, 2015etik dago AEKn; Igorreko Kubulu Euskaltegian hain zuzen be. Horrezaz gain, Berbalagun egitasmoaren parte eta atzen Korrika bietan gidari eta komunikazino lantaldearen kide izandakoa be bada.

AEK-k argitaratutako aurkezpen bideoan, Elordik adierazo dau "gaztetasuna, haize freskoa eta beste ikuspuntu baten" ekarpena egiteko heldu dala: "Korrika da Euskal Herriak daukan egitasmo handienetako bat. Zergaitik? Bada, euskerearen mugak baino ez ditualako, eta kolore eta eritxi askotako jentea batzean dauan egitasmo bakarrenetakoa dalako. Ni neu horren gidari izatea ohorea da. Talde handia dago atzetik, eta gogotsu heltzen deutsat erronka honi".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!