futbola

Garaipen bako jardunaldia jokatu dabe Arratiako futbol taldeko klubek

Asier Abrisketa 2022ko urr. 31a, 11:29

Gizonezkoen Arratia B eta andrazkoen Arratia A puntu banagaz bueltau dira etxera, gainontzeko taldeak barriz esku-hutsik; lemoaztarrek barriz irabazi egin dabe.

Gizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Etxebarri A taldearen kontra etxetik kanpo eta irabazten hasi arren, 2-1 galdu eban talde arratiarrak. Zazpi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 10 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sondika A taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia Bk be zapatu goizean jokatu eban etxetik kanpo, Orozkon, Atxulaur A taldearen kontra eta bina bardinduta amaitu zan partidua. Zazpi jardunalditan partidu bakarra irabazi eta joan dan astegoien honetan jokatutakoa bardindu dau Arratiak. Beraz, jatsiera postuetan dago lau puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau zemendiaren 6an, domekea, 17:15ean Loiu A taldearen kontra.

Urri bigarreneko hirugarren astegoineko deskantsuaren ostean, andrazkoen Arratia Ak zapatuan bana bardindu eban Pradejonen kontra, etxetik kanpo. Zazpi jardunaldiren ostean zazpi puntu ditu Arratiak eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau DUX Logroño B taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 15:30ean.

Domeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo Plentzia taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bost jardunaldi jokatuta Arratia B bederatzigarren dago sailkapenean, zazpi puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, gaueko 20:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik, zapatu arrastian Loiu A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua 0-2 irabazi eban. Holan, hamazazpi puntu lortu ditue zazpi jardunalditan. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 16:00etan Gernika Sporting A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!