alkartasuna

Sahararako material bilketea egingo da asteon

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 24a

Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin batuko da jana eta umeentzako erropea.

Saharako Elkartea Arratian taldeak Arratiako hainbat eragileren laguntzea izan dau aste honetan egingo dan material bilketa solidarioa aurrera eroateko. Holan, aste osoan zehar egongo da lau eta hamasei urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako erropea eta jana emoteko aukerea. Elikagai iraunkorrak eskatu ditue batik bat: azukerea, pastea, arroza, orioa, lekaleak, uruna, gailetak, atun eta sardina konserbak berbarako.

Bilketea non

  • Artean, astebarruan eskolan itxi ahalko da materiala edo Herriko Bentan, hilaren 27 eta 28an, arrastiz.
  • Diman be, astebarruan eskolan zein herriko komertzioetan batuko da materiala eta horrezaz gain, frontoi txikian egongo da horretarako txokoa hilaren 28an, 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 29an, 11:00etatik 14:00etara.
  • Igorren institutua izango da bilketea egiteko tokia, hilaren 26tik 28ra, eskola orduetan.
  • Lemoan, materiala batzeako Karabie Gaztetxea zabalduko da hilaren 27an eta 28an, 18:00etatik 21:00etara.
  • Zeanurin barriz, astebarruan eskolan itxi ahalko da erropa zein jana, barikura arte. Gainera, hilaren 28an plazan egongo da horretarako txokoa 17:00etatik 20:00etara eta hilaren 29an, 11:00etatik 14:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!