futbola

Andrazkoen Arratia B izan da atzen jardunaldiko irabazle bakarra

Asier Abrisketa 2022ko urr. 24a, 11:10

Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Ak puntu bakarra lortu dabe eta gizonezkoen Arratia B taldea atzen postuan dago daborduko.

Gizonezkoen Arratia A taldeak San Ignacio izan eban aurkari zapatuan eta bana bardindu eben ligako seigarren jardunaldian. Holan, Arratia Ak hamar puntu ditu eta sailkapeneko zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak, Etxebarri A taldearen kontra, hilaren 29an arrastiko 18:30ean.

Gizonezkoen Arratia Bk ostera, ligako erritmoa harrapau barik segiduten dau eta atzen postuan dago, sei jardunalditan partidu bakarra irabazita. Oingo astegoienean Umore Ona talde usansolotarra izan dabe aurkari Urbietan eta 0-2 galdu eben. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Atxulaur A taldearen kontra. Zehaztu barik dago oindino eguna eta ordua.

Andrazkoen Arratia Ak barriz atsedena hartzeako jardunaldia izan dau. Sailkapenean hamaikagarren postuan dago taldea, sei puntugaz. Datorren partidua Pradejon B taldearen kontra jokatuko dau Arratiako taldeak etxetik kanpo 29an, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B izan da talde arratiarren artean hiru puntuak lortu dauzan talde bakarra, Bilboko Artizarrak taldearen kontra jokatu eban zapatuan eta 1-0 irabazita amaitu zan partidua. Holan, seigarren postuan dago zazpi puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 30ean arrastiko 16:00etan Plentzia taldearen kontra.

Lemoako Harrobi

Lemoaztarrek be zapatu arrastian jokatu eben seigarren jardunaldia Atxulaur A taldearen kontra eta bina bardindu eben partidua. Hamalau puntu ditue daborduko eta hirugarren postuan dagoz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, hilaren 29ko arrastiko 16:00etan, Loiu A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!