Zapatuan Irunen jokatu dau Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Ligako Bigarren Mailako hirugarren jardunaldia, Zaisa Txingudi taldearen kontra. Aurten irabazitako lehen partidua izan da, arratiarrak 12-19 gailendu ziran zelaian.
Arratiarren entsegu guztiak heldu ziran lehen zatian eta 0-19 ipini ziran aurretik. Irungoen tantuak ostera, partiduko atzen 5 minutuetan heldu ziran. Pozik agertu zan Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea baina arratiarrak gitxi zirala-ta, amaieran igarri zala adierazo eban. Datorren partidua San Txismen jokatuko dabe Iruña R.C. taldearen kontra, hilaren 29an, zapatu arrastian.