Andrazkoen Arratia Ak domekan jokatu dau Urbietan, Santanderreko Racing B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eben etxekoek. Holan, bigarren partidua irabazita sei puntu lortu dabez daborduko, hamaikagarren postura igonda. Hurrengo partiduan Pradejon B taldea izango dabe aurkari; urri lehenengoaren atzen astegoienean jokatuko da, astegoien honetan deskantsua izango dabe eta.
Arratiako andren B taldeak be domekan jokatu dau Berrio-Otxoa taldearen kontra eta 2-5 irabazi eben, aurten irabazitako lehen partidua izan da eta zazpigarren postuan dagoz andrak, 4 puntugaz. Hilaren 22an, Bilbao Artizarrak taldeko andrak etorriko dira Urbietara, zapatu iluntzean, 20:00etan.
Urbietako gizonezkoen taldeentzako barriz, bosgarren jardunaldia garaipen bakoa izan da. Batetik, Arratia Ak Lekeition bina bardindu eta puntu bakarra ekarri dabe bueltan. Holan, seigarrren postuan kokatu dira bederatzi puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak San Ignacio A taldearen kontra hilaren 22an, zapatua, arrastiko 17:45ean.
Arratia B barriz jaitsiera postuetan dago, partidu bakarra irabazi eta gainontzekoak galduta. Oingo jardunaldian Ibarsusi izan dabe aurkari eta 2-1 galdu dabe. Datorren partidua Urbietan jokatuko da Umore ona taldearen kontra, hilaren 22an 15:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik Umore Ona taldearen aurka jokatu dau bosgarren jardunaldia eta 1-2 irabazi dabe Usansolon jokatutako partidua. Holan, hamairu puntu ditue daborduko eta bigarren postuan dagoz, liderragaz bardinduta. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Atxulaur A taldearen kontra hilaren 22an, zapatua, arrastiko 16:00etan.