Sei bikotek hartu dabe parte atzo Basaurin ospatutako Bizkaiko Binakako Aizkolari Txapelketan. Xabier Gartzia “Utxu” eta Julen Mendieta arratiarrek bosgarren postua lortu dabe. Aitzol Atutxa eta Unai Aldaperen kasuan, ezin izan dabe txapelketea amaitu Atutxak garriko arazoak euki ditualako. “Garria txarto euki dot, aurrekoan pentatloira ez nintzan joan eta ondo nauelakoan ja, baina lan erdietan geratu egin behar izan naz”, adierazo deutso BEGITU-ri Atutxak.