FUTBOLA

Lemoako Harrobi bigarren sailkapenean

Lemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean eta gizonezkoen Arratia A hirugarren.

Lehenengo hiru jardunaldietan irabazi eta gero Lemoako Harrobik bina bardindu eban zapatuan Arlonagusian jokatutako partidua. Lau jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 10 puntugaz. Datorren partidua Usansolon Umore Ona Aren kontra jokatuko dau Lemoako Harrobik hilaren 15ean arrastiko 17:00etan.

Arratia

Arratia A gizonezkoen taldeak zapatu arrastian jokatu eban laugarren jardunaldiko partidua Urbietan Gordexola taldearen kontra eta husna bardindu eban. Lau jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia A 8 puntugaz, liderrarengandik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe arratiarrek, hilaren 15ean, 16:30ean, bigarren postuan dagoan Lekeitio taldearen kontra.

Arratia B taldeak ostera ligako lehen garaipena lortu eban zapatuan Urbietan jokatutako laugarren jardunaldian 2-0 irabazita Montefuerte A taldearen kontra. Lau jardunaldiren ostean hiru puntu daukaz Arratia Bk eta 15. dago sailkapenean. Datorren partidua Ibarsusi taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk hilaren 16an, 10:00etan.

Andrazkoen A taldeak 4-1 galdu eban Santandergo Monte taldearen kontra domekan, hilak 9 jokatutako partiduan. 5 jardunaldi jokatuta, Arratia jatsiera postuetan dago 3 puntugaz. Datorren partidua Santandergo Racing B taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 16an 13:00etan.

Arratia Bk ostera bina bardindu eban domekan Derio A taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Jardunaldi biren ostean Arratiak puntu bat dauka eta 12. dago sailkapenean. Datorren partidua Berrio-Otxoa A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk, hilaren 16an arrastiko 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!