Arratia BHI

Hilaren 15ean egingo da Arratia BHIko ikasle ohien bazkaria

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 7a

Sarrerak astelehenera arte, hilak 10, lortu daitekez institutuan, Txaparron eta Axular Herriko Tabernan.

Arratia Bigarren Hezkuntzako Institutuak 50. urteurrena ospatu eban 2021-2022 ikasturtean eta hau ospatzeko, ikasle ohien bazkarirako deialdia zabaldu zan maiatzerako. Atzenean bertan behera gelditu zan eta oin berreskuratu dabe ekimena. Holan, urri lehenengoaren 15ean izango da bazkaria eta honen inguruko ekitaldiak.

Hasteko, 11:30ean urteurrena ospatzeko egin zan ekitaldiaren bideo emonaldia egongo da ikusgai institutuko aretoan. Gero, bazkalduteko lekuak banatu bitartean, argazkiak aterateko txokoa egongo da, photocall-a. Bazkaria 14:30ean hasiko da; menu normala eta menu beganoa dagoz aukeran eta sarrerea erosterakoan aukeratu behar da. Horrezaz gain, bakotxak norbere edalontzia eroateko deia egin dabe. Bazkalostean barriz, bingoa eta jantzaldia egongo dira.

Izen-emotea

Sarrerak urri lehenengoaren 10era arte lortu daitekez bide desbardinetatik. Institutuan goizero 14:15era arte, Txaparro tabernan edo Axular Herriko Tabernan. Hamabost euro balio dauz eta bertan sartzean dira sarrerako platerak, paellea, postrea, ogia, kafea eta edana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!