Ilgoran

Andra etorkinen topaguneak abiatuko dauz Jabekuntza Eskolako ikastaro eta tailerrak

Bea Azpiri 2022ko urr. 5a, 12:33

Hilaren 16an hasita, hamabostero batuko dira Arratiara heldutako andrak Areatzan, Johana Muñoz trebatzaileagaz lanketea egiteko.

Urri bigarrenaren 16an hasita, domekea, 11:00etatik 13:00etara hamabostero Areatzako Gaztelekuan batzeako konbitea egiten deutse Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak, Arratiara etorritako andrazkoei. Johana Muñoz trebatzaileagaz batera, bizi izandako migrazino prozesuak aztertu, lan eta bizitzeko eskubideak landu eta sufridutako indarkeriak eta eskura dituen baliabideak konpartiduteko. Euren jatorrizko lurraldeetako jatekoak be konpartiduteko aukerea egongo da. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena.

Perretxiko jangarrien ikastarorako izen-emotea zabalik

Urri bigarrenaren 20an hasiko dan perretxiko jangarriak ezetu, batu eta jateko prestatzeko ikastarorako izen-emotea zabalik dago. Lemoako Kulturgunean izango da, Enkarna Delgado eta Marta Miramonen eskutik eta sei saio izango dauz, eguenetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!